Alaves
EA Sports Liga
L. E. A. | EITB MEDIA
Caparrosen taldea 12. minutuan aurreratu da Pequek egindako golari esker. Banakoa Kike Garciak egin du, atsedenaldiaren atarian.
Carlos Vicente, aurkariz inguratuta. Argazkia: Efe.
Alavesek bana egin du Sanchez Pizjuanen Joaquin Caparrosen Sevillaren aurka EA Sports Ligako 32. jardunaldian jokatutako partidan. Arabarrak andaluziarrak baino gehiago izan dira, baina puntu bakarrarekin konformatu behar izan dute. Pequek egin du etxekoen gola eta Kike Garciak, aldiz, arabarrena.
Neurketa oso bizi hasi da eta lehenengo aukera argia arabarrek izan dute 5. Minutuan. Tenagliak egindako erdiraketa Guridik errematatu du, gurutzatuegia, eta baloia kanpora atera da, gutxigatik, zutoina laztanduz.
Baina 12. minutuan, Joaquin Caparrosen taldeak egin du gola. Nyland atezainak luze atera du bere taldearen kontraerasoa hasiz, eta Agoumeren erdiraketa Pequek errematatu du, buruz, baloia gasteiztarren atean sartzeko (1-0).
Etxekoan golak neurketaren erritmoa mantsotu du. Coudeten taldea presioa aurrean egiten saiatu da, baina horrek zenbait arazo sortu dizkio atzeko lerroan. 43. minutuan, Isaac Romerok bigarrena egiteko aukera argia izan du Lukebakiok ateratako korner batean, baina Sevillako jokalariak ez du errematean asmatu.
Eta 47.ean, lehen zatia amaitzear, Alavesen gola iritsi da. Kike Garciak egin du, Carlos Vicentek egindako erdiraketa aprobetxatuz (1-1).
Atsedenaldiaren ostean, Alaves garaipenaren bila atera da eta andaluziarrak bere zelaian sartu ditu.
71. minutuan, gasteiztarrek aukera izan dute bigarrena egiteko Conechnyk urrutitik egindako jaurtiketa gogor baten bidez, baina Nyandek ondo harrapatu du baloia.
Azken aukerak
Ondorengo minutuetan, joan-etorriko partida jokatu dute bi taldeek, arriskua bi areatan sortuz. Horrela, Carlos Martinezek oso gertu izan du gola 80. Minutuan baina bere jaurtiketa gora joan zaio, eta hurrengo jokaldian, Siverak geldiketa ikusgarria egin du Lukebakioren gola saihesteko.
94. minutuan, Susok aukera oso argia izan du Sevillarentzat oztoporik gabe egindako jaurtiketa batean, baina errematea gora joan zaio.
Azkenean, puntu bana Sevilla eta Alavesentzat. Arabarrek jaitsiera postuetan amaitu dute jardunaldia.
Fitxa teknikoa:
1 - Sevilla: Nyland; Carmona (Juanlu, 81. min), Bade, Ramon Martinez, Pedrosa; Lukebakio, Gudelj, Agoume (Sow, 59. min), Ejuke (Saul Ñiguez, 46. min); Peque (Manu Bueno, 81. min) eta Isaac Romero (Suso, 59. min).
1 - Alaves: Sivera; Tenaglia, Garces, Sedlar, Diarra; Blanco, Jordan (Guevara, 77. min); Carlos Vicente, Aleña (Conechny, 69. min), Guridi (Carlos Martin, 69. min); eta Kike Garcia.
Golak: 1-0, 12. min: Peque. 1-1, 47+ . min: Kike Garcia.
Epailea: Miguel Angel Ortiz Arias (Madrilgo batzordekoa). Txartel horia atera die Sevillako Gudelj (10. min) eta Suso (94. min) jokalariei, eta Alaveseko Guridi (42. min) eta Diarra (86. min) jokalariei.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa