23:19

Alaves

Akziodunen Batzarra

Alaveseko ia akziodun guztiek onartu dute 77 milioi euroko aurrekontua

EITB MEDIA

Gasteizko klubaren Akziodunen Batzar Nagusian, ostegun arratsaldean, onartu egin dituzte, halaber, gestioaren balantzea eta aurreko denboraldiko kontuak.

  • Batzarraren une bat. Argazkia: Alaves.

    Batzarraren une bat. Argazkia: Alaves.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alaveseko akziodunen % 99,33k onartu dute 77,3 milioi euroko aurrekontua 2024-25 denboraldirako, alegia, klubak izan duen altuena, ostegunean egindako Akziodunen Batzar Nagusian; Batzar horretan, akziodunen % 85,17k izan dute ordezkaritza. Halaber, onartu egin dituzte gestioaren balantzea eta aurreko denboraldiko kontuak.

Talde babazorroaren futbol zelaiaren etorkizunaren gaineko hainbat galdera izan dira. Alfonso Fernandez de Troconiz klubeko presidenteak "lasaitasuna" eskatu du, lanean ari baitira: "Egiten ari garen lanak emaitzak ematean, azalduko ditugu, erakutsiko dira, eta aztertuko da zein den Alavesentzako onena, hori baita gure helburua", adierazi du.

"Gugatik balitz, herenegun izango zen, baina hau ez da horren erraza", nabarmendu du, eta azpimarratu du nola bete akziodun batzuek eztabaidatu duten, bestelako iritziak daudela gogora ekarriz.

Alavesek, aurrekontuan, aurreikusten du 1.002.787 euroko emaitza positiboa; 2023-24 denboraldian izandako itxierari jarraipena emango lioke horri, horretan irabazia 2,5 milioi eurotik gorakoa izan baitzen.

"Emaitza positiboaren ondorioz, irabazien bideari berrekin diogu, eta ondare garbia, berriro ere, 7,2 milioi eurotik gora dabil, hau da, kapital sozialaren ia bikoitza", esan du klubak, prentsa oharrean.

Abdel Abqar jokalaria izan dute hizpide; izan ere, klubak haren berritzea negoziatzen jarraitzen du, eta, urtarrilaren 1etik aurrera, askatasuna izango du beste klubetako eskaintzei arreta emateko, 2025-26 denboraldiari begira. Horrez gain, onartu egin dute Administrazio Kontseiluan ahalmenak delegatzea, Zuzendaritza Batzako akordioak formalizatu eta gauzatzeko, eta, beharrezkoa balitz, interpretatu, argitu, aldatu eta konpontzeko, % 99,33ko babesarekin.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    20 16:15 - 19:00 PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena