Alaves
Lesionatuta daude
EITB MEDIA
Carlos Protesoni ostiralean lesionatu zen, Mendizorrotzan, Mallorcaren aurkako partidan, eta Hugo Novoak, ordea, hainbat aste daramatza jokatu ezinik.
Protesoni, denboraldi honetako partida batean. Argazkia: EFE.
Carlos Protesonik zuntz haustura du, eta Hugo Novoak pubalgia, Alavesek asteartean iragarri duenez. Gasteizko klubak emandako txosten medikuak zehaztu duenez, Protesoni ostiralean lesionatu zen, Mendizorrotzan, Mallorcaren aurkako partidan, eta Hugo Novoak, ordea, hainbat aste daramatza jokatu ezinik.
Hala zehaztu du Alavesek: Protesonik zuntz haustura du, ezker hankako muskulu iskiotibialetan. Erdilaria errehabilitazio tratamenduarekin hasi da, eta eboluzioak markatuko du noiz itzuliko den zelaietara.
Hugo Novoa atzelariak pubalgia du, eta ezin izan du jokatu azken asteetan. Irrati-frekuentziako tratamendua egin zioten, eta, orduan, infekzio bat izan zuen; horrek sendatze prozesua luzatu du. Lesioaren osaeraren bilakarerak markatuko du noiz itzuliko den zelaietara, kasu honetan ere.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa