22:33

Alaves

Fitxaketa

Santiago Mouriño, Alaveseko jokalari berria, 2029ra arte

EITB MEDIA

Erdiko atzelari uruguaiarra, 22 urtekoa bera, Atletico Madriletik iritsi da Gasteizko klubera. 2023-24 denboraldian, Zaragozan aritu zen, Hypermotion Ligan, Madrilgo taldeak utzita.

  • Santiago Mouriño 2029ko ekainera arte arituko da Alavesen. Argazkia: Alaves.

    Santiago Mouriño 2029ko ekainera arte arituko da Alavesen. Argazkia: Alaves.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alavesek Santiago Mouriño erdiko atzelaria fitxatu du, 2028-29 denboraldiaren amaierara arte, asteartean Gasteizko klubak iragarri duenez. Erdiko atzelari uruguaiarra, 22 urtekoa bera, Atletico Madriletik iritsi da Alavesera; 2023-24 denboraldian, Zaragozan aritu zen, Hypermotion Ligan, Madrilgo taldeak utzita.

Alavesek bere web orrian nabarmendu du "1,86ko garaiera duen erdiko atzelari bikain bat" eskuratu duela. Atzelariaren helburua, hortaz, izango da"EA Sports Ligan debuta egin, eta maila gorenean lehiatzea".

Jokalariak, Atletico Madrilek eta euskal taldeak sinatutako akordioak jasota du eta, horrenbestez, Mouriño 2029ko ekainera arte arituko da Alavesen, gutxienez.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    12 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    12 12:00 - 14:00 FUTBOLA | F Liga: Valentzia vs Reala
    12 16:00 - 17:00 HERRI KIROLAK | Urrezko Aizkolariak
    12 17:15 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Bikuña vs Elordi-Zabaleta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena