Alaves
MENDEURRENA
EITB MEDIA
Mendizorrotzako futbol zelaia 1924ko apirilaren 27an inauguratu zuten, eta 2024ko apirilaren 27an 100 urte bete ditu.
Albisteak (3)
Mendizorrotzak, Deportivo Alaveses futbol zelaiak, 100 urte bete ditu 2024ko apirilaren 27an. Babazorroen gotorlekua Futbol Liga Profesionaleko hirugarren zelairik zaharrena da, eta ez du bere kokapena aldatu inauguratu zutenetik. Gasteizko udal futbol zelaia 1924ko apirilaren 27an inauguratu zuten, Deusturen aurka jokatu zuten norgehiagoka batekin. Perez Muga izan zen Mendizorrotzan lehen gola sartu zuen jokalaria.
Azken birmoldaketa handia 1998-1999 denboraldian egin zuen Alavesek, bere historian hirugarrenez Lehen Mailara igo zenean. Hegaletako hutsuneak itxi zizkioten, eta 19.840 lagunentzako zelaia izatera pasatu zen.
1950etik ia 1970era arte CD Vitoriaren zelaia ere izan zen, hiriko bigarren taldearena.
Alavesen eta CD Vitoriaren neurketez gain, Euskal Selekzioak bi neurketa jokatu ditu bertan, eta biak irabazi: lehenengoa, 1980an, Hungariaren aurka (5-1), eta bigarrena, 2018an, Venezuelaren aurka (4-2).
Mendeurrena bete duen egunean, EA Sports Ligako 33. jardunaldiko partida jokatuko dute bertan Alavesek eta Celtak, 18:30ean.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa