16:28

Alaves

EA Sports Liga

Alavesek porrot egin du Las Palmasen aurka, Mendizorrotzan 0-1 galduta

A. B. E. | EITB Media

Babazorroek galdu egin dute (0-1) Kanaria uharteetako taldearen kontra jokatutako EA Sports Ligako 16. jardunaldiko partida. Epaileak Omorodionen bi gol baliogabetu ditu.

  • Alaves - Las Palmas

    Rebbach (Alaves) eta Araujo (Las Palmas) lehian, partdako jokaldi baten. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alavesek 0 eta 1 galdu du Las Palmasen aurka larunbat honetan, abenduaren 9an, Mendizorrotzan jokatutako EA Sports Ligako 16. jardunaldiko partida. Ondorioz, Arabako taldeak 16 punturekin jarraitzen du.

Erasokor zelairatu da Alaves, eta lehen abaguneak Arabako taldearenak izan dira; hala ere, Rebbachek bigarren minutuan egindako jaurtiketa kanpora joan da. Handik gutxira, seigarren minutuan, Samu Omorodionek alferrik galdu du gola sartzeko aukera argia.

Las Palmasek sufritu egin du neurketaren hasieran, baina izan duen lehen abagunean gola sartu du: Kirianek jarri du 1-0ekoa markagailuan. Area ertzetik egindako jaurtiketak Sivera atezaina gainditu du.

Gola jasota, etxeko taldeak erasora jo du. Alavesek lehia berdintzeko aukerak izan ditu lehen zatiaren azken txanpan, 42. minutuan argiena, baina Valles atezainak Omorodionen gola saihestu du.

Bigarren zatiari ere ondo ekin dio Alavesek. Hala, 52. minutuan, Samu Omorodionek gola sartu du; epaileak, ordea, baliogabetu egin du, aurrelaria jokoz kanpo zegoelako pasea hartu duenean.

Ekinean jarraitu du Arabako taldeak, eta beste gol bat sartu du, baina epaileak, berriro, baliogabetu du Omorodionen gola.

Nagusi izan da Alaves amaierako minutuetan. Kike Garciak abagune bikoitza izan du 82. minutuan; aurrelariaren lehen errematea Vallesek desbideratu du, eta bigarrena atepetik atera du Moleirok.

Gero, 88.ean, Araujok aldendu du Kike Garciak orpoz egindako errematea. Gainera, luzapenean, Alex Solaren jaurtiketa zutoinera joan da. Amaierara arte segitu du borrokan Alavesek, baina, azkenean, punturik gabe geratu da (0-1).

Fitxa teknikoa:

0 - Alaves: Sivera; Gorosabel, Abqar (Tenaglia, 86. min), Rafa Marín, Javi Lopez; Guridi, Antonio Blanco (Kike, 77. min), Hagi (Benavidez, 63. min), Rebbach (Sola, 63. min), Luis Rioja (Ropero, 86. min); eta Samu.

1 - Las Palmas: Alvaro Valles; Julian Araujo, Saul Coco, Mika Marmol, Sergi Cardona; Javi Muñoz, Kirian, Loiodice (Perrone, 62. min); Munir (Herrera, 75. min), Moleiro (Ramirez, 87. min) eta Marc Cardona (Marvin, 62. min).

Gola: 0-1, 31. min: Kirian.

Epailea: Munuera Montero. Txartel horia atera die Abqar (48. min), Garcia Plaza (90. min), Gorosabel (92. min) eta Rafa Marin (97. min) etxeko taldeko jokalariei, eta Muñoz (33. min), Marvin (97. min) eta Herrera (98. min) bisitariei.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    27 18:00 - 20:00 IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria
    28 22:10 - 00:30 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena