19:24

Alaves

Akziodunen Batzar Nagusia

Alavesek 64 milioi euroko aurrekontua eta milioi bateko superabita aurreratu ditu

EITB MEDIA

Hori Akziodunen Batzar Nagusian aurkeztuko du, abenduaren 28an.

  • Alfonso Fernandez de Troconiz, Alaveseko presidentea, artxiboko irudian. Argazkia: EITB Media.

    Alfonso Fernandez de Troconiz, Alaveseko presidentea, artxiboko irudian. Argazkia: EITB Media.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alavesek 64.326.219 euroko aurrekontua eta 1.060.549 euroko superabita aurreratu ditu, astelehenean, 2023-24 denboraldirako. Hori Akziodunen Batzar Nagusian aurkeztuko du, abenduaren 28an.

Hala, Lehen Mailarako igoerak berehalako eragina izan zuen klubaren kontuetan. Alavesen aurrekontuak, aurreko denboraldikoarekin alderatuta, % 37 egingo du gora; hain zuzen ere, iazko 40 milioietatik denboraldi honetako 64 milioietara igaroko da. Aurreikusitakoa baino % 3,6 gehiago sartuko du, eta proiektutako zifrak hasieran baino apur bat handiagoak izango dira.

Bestalde, 2022-23 denboraldiko galerak 3.375.467 eurokoak izan dira, neguko merkatuan egindako fitxaketengatik eta Lehen Mailarako igoeragatik jokalariei ordaindutako hobariengatik; halaber, "jokalariak saltzeagatik, ditu gutxiago sartu da, taldeko kide nabarmenenak klubean jarraitzea helburu, goreneko mailara bueltatu nahirik", eta horrek ere, Alavesek prentsa oharrean adierazi duenez, eragina izan du.

Akziodunen eskura dute dokumentazioa, Alaveseko bulegoetan, jaso ahal izan dezaten.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    13 20:00 - 22:00 SASKIBALOIA | Europe Cup: Bilbao Basket vs BC Prievidza

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena