23:53

Alaves

Smartbank Liga

129. minutuan sartutako penalti batek garaipena eta igoera eman dio Alavesi

I. G. | EITB Media

Asier Villalibrek 11 metroetatik sartu du eta bere golak Lehen Mailarako igoera eman die gasteiztarrei.

  • Alaves

    Alaves. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alavesek garaipena lortu du Levanteren zelaian (0-1) luzapeneko 129. minutuan egindako penalti bati esker, igoerako play-offeko itzuliko partidan. Asier Villalibrek 11 metroetatik sartu du eta bere golak Lehen Mailarako igoera eman die gasteiztarrei.

Levante - Alaves partidako laburpena

Levantekoek eta babazorroek Lehen Mailara igotzeko hirugarren postua zuten jokoan, Granadak eta Las Palmasek zuzenean lortu ondoren, eta Mendizorrotzan golik gabe berdindu ondoren, larunbat honetako garaipenak igoera ekarri dio talde gasteiztarrari.

Igoera lortzeko lehia oso parekatuta hasi da eta bi taldeek abagune argiak izan dituzte lehen minutuetatik. Levantek bi biren aurkakoa izan du kontraeraso batean, baina Duarteren erantzun azkarrak aurkariaren jokaldia eten du.

Gasteiztarrek erantzun bikaina eman diote Villalibrek area barrutik egindako jaurtiketa batekin, korner batean jasotako baloia kontrolatu ostean, baina jaurtiketa gora joan zaio gernikarrari.

Alavesek hainbat aukera sortu ditu hurrengo minutuetan, baina eraginkortasuna eta asmatzea falta izan zaio azken metroetan. Ondoren etxekoek hartu dute agintea eta babazorroak estu hartu dituzte. Bouldini markagailua irekitzeko zorian egon da, baina gora burukada gora joan zaio. Ez da Levanteren jokaldi bakarra izan, gero eta kontrol gehiago hartu eta arrisku gehiago sortu baitu.

Arabarrek aukera argia izan dute berriro partida hasi eta ordu erdira. Ezkerretik erdiratutako baloi bat bi aurrelariren aurretik igaro da, errematatzailerik aurkitu gabe, eta Tenagliaren jaurtiketak aurkari batekin egin du topo gola saihesteko.

Lehen zatiaren amaieran Alavesek gehiago sakatu du, baina ez du bere ahaleginagatik saririk lortu.

Alavesen aukera argia bigarren zatiko lehen jokaldian. De la Fuentek urrutitik jaurti du, eta etxekoen atezainak baloia gelditu du; aldaratzea Luis Riojari erori zaio, eta honek, dena alde zuela, ezin izan du Femenias gainditu, bere taldearen aukerarik argiena galduz.

Gasteiztarrek beste bi aukera izan dituzte jarraian: Villalibrek burukada bat bidali du harmailetara, eta Levanteko atezainak eskuak atera ditu berriro De la Fuenteren jaurtiketa gelditzeko.

Partida erritmo handiko hartu-emana bihurtu da, non abaguneak txandakatzen joan diren bi aldeetan. Soldado izan da lehia horretan asmatzetik gertuen egon dena, baina bere jaurtiketa gurutzatua kanpora joan da gutxigatik.

Alavesek kontraerasoa jo du Abderen beste jaurtiketa gurutzatu batekin. Hura ere kanpora joan da, bigarren zutoinetik oso gertu.

Azken minutuetan jokoa gogortasunagatik nabarmendu da eraginkortasunagatik baino gehiago. Hala ere, bi taldeek gola sartzeko aukerak izan dituzte, baina inork ez du zorterik izan eta norgehiagoka luzapenera joan da.

De Frutosek beldurra zabaldu du gasteiztarren artean, aldaratze bat jaso eta langa jo bidali baitu baloia.

Indarrak ahultzen hasi dira, eta Alaves gola sartzeko denborarik gabe geratzen ari zen. Sivera agertu da beste behin bere taldea salbatzeko, ikusgarri aritu dena partida osoan zehar.

Syllak, luzapenaren bigarren zatian sartu denak, garaipenaren gola izan du bere botetan; jokaldi nahasi batean ez zuen jaurtiketa egiteko tarterik aurkitzen, eta azkenean gora bidali du.

Eromena 120. minutuan piztu da, Toni Moyaren txut bat, Femeniasek oinarekin atera duena, eta Alavesen aldeko penalti bat, baloian Rober Pierren eskuan jo ondoren. Villalibrek sartu du garaipenaren gola.

Horrela, Alavesek Lehen Mailan jokatuko du berriro.

 

Fitxa teknikoa

0 – Levante: Femenias; Pubill, Vezo (Postigo, 111. min), Rober Pier, Alex Muñoz; Joni Montiel (Rober, 92. min), Iborra, Pepelu, De Frutos (Son, 111. min); Bouldini (Soldado, 62. min) eta Brugue (Wesley, 57. min).

1 – Alaves: Sivera; Tenaglia (Jason, 97. min), Abqar, Sedlar, Duarte (Javi Lopez, 91. min); Alkain (Rebbach, 63. min), Benavidez, Guridi (Panichelli, 85. Min; Sylla m.106), Rioja; Miguel (Toni Moya, 70. min) eta Villalibre,

Gola: Asier Villalibre, 129. Min, penaltiz.

Epailea: Hernandez Maeso. Txartel horia atera die Joni Montiel, Pepelu, Iborra, Soldado, Duarte, Panichelli, Abqar, Benavidez, Sivera eta Mustafi jokalariei.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    20 16:15 - 19:00 PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena