Alaves
SMARTBANK LIGA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Sportingek gola sartu du luzapenean, baina epaileak baliogabetu egin du VARean berrikusi ostean, Asturiasko taldeko jokalari bat jokoz kanpo zegoelako jokaldi hasieran.
Laguardia baloia jotzen. Argazkia: @Alaves
Sportingek eta Alavesek golik gabe berdindu dute (0-0) VARak jokoak baino protagonismo handiagoa izan duen norgehiagokan. Lehenengo matxura batengatik, eta, gero, Gijoneko taldeak luzapenean sartutako gol bat baliogabetzeagatik.
Sporting-Alaves partidako laburpena
Lehen zatian, Sportingek izan du baloiaren jabetza. Hala ere, ez du abagune argirik lortu. Alavesek ere ez du arrisku aukerarik sortu, atezainek taldekideen paseak jasota bakarrik ukitu dute baloia, eta horrek etenaldiz betetako lehen zati aspergarria ekarri du.
Minutuek aurrera egin ahala, Sportingek gola egiteko aukera izan du, Oterok area txikiaren ertzera erdiratu eta Duartek Jeraldinoren errematea saihestu du.
Alaves biziago zelairatu da atsedenaldiaren ostean, eta hiru minutu geroago Salva Sevillaren erremate batekin aurrea hartzeko puntuan egon da; Cotek, ordea, goleko lerroa gainditzea eragotzi du, baina aldaratzea Jasoni iritsi zaio eta honek, posizio onean, langatik gora bidali du baloia.
Une horretan, partida 4 minutuz geldirik egon da VARean matxura izan delako. Ondoren, Alavesek arriskua sortzen jarraitu du, lehenengo Toni Moyak eta gero Villalibrek, baina Cuellarrek asmatu egin du bi kasuetan.
Campuzano eta Carrillo izan dira Ramirezen aukerak partida aldatzeko, eta Sporting gehiago hurbildu da orduan bisitarien areara, baina Siverak defendatutako atea ez da arriskuan egon.
Aldaketek, lesioek eta VARaren matxurak eragindako etenaldien ondorioz, 10 minutuko luzapea izan du partidak. Sportingek 97. minutuan gola sartzea lortu du, baina VARak baliogabetu egin du, Campuzano jokoz kanpo zegoelako.
Fitxa teknikoa:
0.- Sporting: Cuéllar, Pol Valentín (Guille Rosas, 41. min), Insua, Izquierdoz, Bruno, Cote, Varane, Pedro Díaz (Christian Rivera, 82. min), Otero (Aitor García, 82. min), Nacho Martín (Jordán Carrillo, 63. min) eta Jeraldino (Campuzano, 63. min).
0.- Alaves: Sivera, Tenaglia, Laguardia (Arroyo, 80. min), Duarte, Javi López, Salva Sevilla (Toni Moya, 65. min), Blanco (Benavidez, 65. min), Guridi, Jason (Rober, 78. min), Villalibre (Sylla, 78. min) eta Luis Rioja.
Epailea: Quintero González. Txartel horia atera die Javi Lopezi (15. min), Blancori (27. min), Salva Sevillari (45. min), Varaneri (81. min).
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa