21:16

Alaves

ERREGINAREN KOPA

Alaves Kopatik kanpo geratu da azken hasperenean

EITB MEDIA

Granadak 85. minutuan sartu du garaipenaren gola eta Iñigo Juaristik zuzendutako taldea Erreginaren Kopatik kanpo geratu da.

  • Chamorro

    Alavesek ezin izan du final-laurdenetarako sailkatu. Artxiboko irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alaves Kopatik kanporatu du Granadak Los Carmenesen. Etxeko taldeak 85. minutuan sartu du norgehiagokako gol bakarra eta babazorroak txapelketatik kanpo geratu dira final-zortzirenetan.

Lehen zatia parekatua izan da, bi taldeen aukerak tartekatzen joan dira. Hala ere, aukera argiena, atsedenaldia heltzear zela (44.min), etxekoek izan dute: Naima Garcia eta Noe Salasek aukera bikoitza izan dute. Baina Patricia Larquek lehenengo eta Camila Saezek ondoren, nazarien saiakera ezerezean utzi dute.

Bigarren zatian, berriz, zelairatu eta bi minutuetara Alavesi gola kendu dio epaileak. Miriamek kornerra atera eta Aby Manouk baloia sareetara bidali du. Epaileak, baina, erasoan egindako falta adierazi du.

Lehen zatiko dinamika mantendu da. Aukerak bi taldeentzat eta jokoan inor gailendu gabe. 85. Minutuan Granadaren gola heldu den arte. Andaluziarrek motzean atera duten korner batean iritsi da gola, bat-bikoaren ostean erdiraketa egin eta errebote batean baloia babazorroen atean sartu da.

Alavesek ez du amore eman eta luzapenean berdinketa lortzen saiatu da, 93. Minutuan Alba Aznarrek area ertzetik eginiko jaurtiketa kasu. Ezin zian dute berdinketa lortu eta txapelketatik kanpo geratu da Gasteizko taldea.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    29 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Laso-Iztueta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena