13:22

Alaves

Erreginaren Kopa

Oviedo Moderno-Alaves, Sporting Huelva-Osasuna eta FC Tenerife-Eibar kanporaketak, Kopako final-hamaseirenetan

EITB Media

Alavesek, Osasunak eta Eibarrek etxetik kanpo jokatuko dituzte Erreginaren Kopako hirugarren kanporaketako neurketak. Norgehiagokak azaroaren 22a eta 24a artean jokatuko dira.

  • Alaves Gloriosas

    Alaveseko jokalariak Real Madrili ligan sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ostiral honetan (urriak 21) Erreginaren Kopako hirugarren kanporaketako zozketa egin da Espainiako Futbol Federazioaren Las Rozaseko (Madril) egoitzan. Hiru euskal talde ariko dira final-zortzirenetarako txartela eskuratzeko lehian: Alaves, Osasuna eta Eibar; Realak eta Athleticek, aldiz, ez dute kanporaketa hau jokatu behar.

Etxetik kanpo jokatuko dute hiru euskal taldeek. Alavesek Oviedo Modernori egingo dio bisita, Andaluziara bidaiatuko du Osasunak Sporting Huelvaren aurka jokatzeko, eta Kanariar Uharteetan lehiatuko da Eibar Fundación Canaria Teneriferen kontra.

Final-hamaseirenetako partidak azaroaren 22a eta 24 artean jokatuko dira.

Erreginaren Kopako final-hamaseirenetako kanporaketak:

Fundación Canaria Tenerife - Eibar

Alhama ElPozo - Valentzia

Oviedo Moderno - Alaves

Alba Fundación - Rayo Vallecano

Osasuna - Sporting Huelva

Granada - Betis

Espanyol - Vila-real

Cordoba - Madril CFF

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    15 21:00 - 23:30 ERREMONTEA | Binakako txapelketa: Ansa II-Juanenea vs Urriza-Larrañaga

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena