14:47

Alaves

KARGUGABETZEA

Julio Velazquezek ez du Alavesen jarraituko

I. G. | EITB MEDIA

Entrenatzaileak ez du Alavesen jarraituko datorren denboraldian, Gasteizko taldeak ezin izan baitu Santander Ligan jarraitzeko helburua lortu.

  • Julio Velazquez

    Julio Velazquez. EITB Mediako bideo batetik ateratako irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Julio Velazquezek ez du Alaveseko entrenatzaile izaten jarraituko datorren denboraldian, talde gasteiztarrak ezin izan baitu Santander Ligan jarraitzeko helburua lortu.

Velazquez apirilaren 5ean iritsi zen babazorroen aulkira, Jose Luis Mendilibar kargutik kendu ostean, txapelketa amaitzeko zortzi partida falta zirenean. Guztira, hiru garaipen -denak tokikoak- eta bost porrot lortu ditu.

Horrela, taldeak 31 puntu eta 8 garaipen, 7 berdinketa eta 23 porrotekin itxi du denboraldia. Balantze horrekin, ezin izan du mailari eusteko helburua lortu eta SmartBank Ligara jaitsi da.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    21 21:05 - 00:05 PILOTA | San Mateoak: Artola-Salaverri vs Larrazabal-Imaz
    21 23:30 - 01:10 ZESTA-PUNTA | Gizonezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena