Alaves
Bi denboraldiz berritu du
EITB Media
Jokalariak bi denboraldiz luzatu du klubarekin lotzen duen kontratua, 2025eko ekainaren 30era arte.
Fernandez de Troconiz eta Javi Lopez. Argazkia: @Alaves
Javi Lopezek kontratua berritu du Alavesekin 2025eko ekainaren 30era arte, klubak ostegun honetan (maiatzak 19) publikatu duenez. Jokalari kanariarrak bigarren taldeko fitxarekin jokatu du orain arte, baina lehen taldeko jokalaria izango da datorren denboralditik aurrera.
Lopezek Alavesekin zuen kontratua 2023ko ekainean amaitzen zen, eta beste bi denboraldiz luzatu du. 2017ko udan iritsi zen Gasteizko klubera, eta 2019-2020 denboraldian egin zuen debuta lehen taldearekin. Lehen Mailan 18 partida jokatu ditu guztira, eta taldean jarraituko du datorren denboraldian SmartBank Ligan.
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa