20:33

Alaves

SANTANDER LIGA

Sailkapenean hondoratuta utzi du Celtak Alaves (4-0)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Babazorroak sailkapeneko azkenak dira 28 punturekin, salbazioa markatzen duen Granadarengandik 6 puntura, eta 9 puntu baino ez dituzte jokatzeko.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Celtak erraz garaitu du Alaves (4-0) larunbat honetan, Denis Suarezen eta Iago Aspasen jardunean oinarrituta.

Gasteizko taldea ezinbesteko garaipena lortzeko beharrizanarekin zelairatu da Balaidosera, baina jokatzerako garaian ez da horren islarik agertu zelai gainean, eta Suarezek hankapean erabili ditu Julio Velazquezen mutilak. Horren adierazle izan da 6. minutuan Thiago Galhardo brasildarrari eman dion pasea, hark neurketako lehen gola sar zezan.

Gol horrek min egin dio erantzunik gabe geratu den Alavesi, eta etxekoak nagusi izaten jarraitu dute, jokoaren kontrola izanez. Hartara, Aspasek, Denis Suarezen beste pase ikusgarri baten ondoren, galiziarren errenta handitu du, neurketaren lehen ordu erdia bete denean. Alavesek Joselu Matoren jaurtiketa batekin egin du mehatxu, baloia bularrarekin jaitsi ondoren, baina Matias Diturok erraz gelditu du.

Hori izan da Julio Velazquezen taldearen hurbilketa bakarra. Horren aurrean, gasteiztarren entrenatzaileak aldaketak plazaratu ditu atsedenaldia eta gero. Martinen eta Manu Vallejo zelairatu ditu, eta azken horrek bere taldearen erasoko jokoa indarberritu du.

Hala ere, Celta izan zen berriro ere gola egitetik gertu egon dena Brais Mendezen jaurtiketa gurutzatu batekin, zutoina urratuz joan dena. Handik gutxira, Cerviren erremate txar batek lehia erabakita utzi du, baloia Ximo Navarrorengan ukitu ondoren. Minutu batzuk geroago, gasteiztarren atzelariak txartel gorria ikusi du Iago Aspas area ertzean lurrera botatzeagatik. Aspasek falta hori baliatu partidako laugarren gola erdiesteko, aldaratzean izan bada ere.

Fitxa teknikoa:

4 - Celta: Dituro; Kevin, Aidoo, Araujo, Javi Galán; Beltrán (Tapia, 67. min); Brais Méndez (Augusto Solari, 67. min), Denis Suárez (Gabri Veiga, 71. min), Cervi (Nolito, 73. min); Aspas (Pineda, 67. min) eta Galhardo.

0 - Alavés: Pacheco; Tenaglia (Martín, 46. min), Laguardia, Lejeune, Ximo; Loum (Mendes, 81. min), Pina (Pere Pons, 61. min); Édgar, Toni Moya (Manu Vallejo, 46. min), Rioja (Javi López, 67. min); Joselu.

Golak: 1-0 Galhardo (6. min); 2-0 Iago Aspas (33. min); 3-0 Ximo (bere atean) (57. min); 4-0 Iago Aspas, (67. min).

Epailea: Cuadra Fernández. Ximo Navarro kaleratu du 64. minutuan, txartel gorri zuzena erakutsita. Horrez gain, txartel horiak erakutsi dizkie Celtako Cerviri eta Alaveseko  Loum eta Edgarri.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    27 18:00 - 20:00 IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria
    28 22:10 - 00:30 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena