18:48

Alaves

Santander Liga

Granada, garaile, Mendizorrotzako gol festan (2-3)

EITB Media

Porrot mingarria gasteiztarrentzat. Lehenengo zatian ez dute asmatu ez batak ez besteak eta gainera Joseluk penalti bat huts egin du; gol guztiak bigarren zatian heldu dira.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Asko izan da jokoan gaur Mendizorrotzako futbol-zelaian Alavesen eta Granadaren artean Santander Ligako 29. jardunaldian jaisteko postuetatik ihes egiteko erronkan.

Alavesek eskura izan du garaipena 2-1 jarri denean, baina Granadak markagailua irauli egin du 86. minutuan.

Jose Luis Mendilibarrek bere bi aurrelariak berreskuratu eta hasieratik jarri ditu bai Joselu Mato eta bai Manu Vallejo; Granadan, Ruben Torrecilla entrenatzaileak Collado eta Jorge Molina hamaikakoan sartu ditu eta ondorioz Antonio Puertas eta Luis Suarez aulkian geratu dira.

Partida hasi eta hirugarren minutuan Loumek txartel horia ikusi du eta ondoren, falta hori azkar atera, eta Luis Millak abagune oso ona izan du lehen gola egiteko, baina zorionez ez du asmatu Pachecoren aurrean.

Gasteiztarren lehen aukera 14. minutuan heldu da korner jaurtiketan. Maximiano atezainak langapean aldaratu du lehen zutoinean buruz errematatutako baloia.

23. minutuan Alavesen aldeko penaltia adierazi du Cuadra Fernandezek VAR sistemara jo eta gero. Joseluk jaurti eta Maximianok geldiketa bikaina egin dio aurrelariari.

Bi taldeek hiru puntuak nahi izan dituzte baina hutsean amaitu da lehen zatia.

Bigarrena golekin hasi da. 50. minutuan hain zuzen ere Escuderok gol ikusgarria egin du Granadarentzat (0-1, 52.ean Escalantek buruz berdinketa (1-1) eta Manu Vallejok 58.ean etxekoen bigarrena (2-1). Zoratzeko minutuak ziren.

Andaluziarrek aurrera pauso eman dute markagailua berdintzeko. 75. minutuan Antonio Puertasek errematea egin eta neurketa geldituta egon da VAR sistemak gola izan dela esan arte (2-2).

81.ean hirugarrena izan du Luis Suarezek, baina Pacheco aurrean ez da fin ibili eta kanpora bidali du baloia. Sei minutu geroago bai asmatu egin du aurrelariak eta 2-3koa igo da Mendizorrotzako markagailura.

Porrot mingarria eta Alavesek putzuan jarraitzen du.

FITXA TEKNIKOA

Hamaikakoak:

2 - Alaves: Pacheco; Tenaglia, Laguardia, Lejeune, Duarte (De la Fuente, 87') ; Loum (Pons, 78'), Escalante, Edgar Méndez, Rioja; Vallejo (Jason, 78') eta Joselu (Toni Moya, 67').

3 - Granada: Maximiano; Quini, Domingos Duarte, German, Escudero, Carlos Neva (Siro, 57'); Petrovic (Eteki, 84'), Luis Milla, Alex Collado (Puertas, 62'); Uzuni (Luis Suarez, 62') eta Molina (Machis, 84').

Futbol-zelaia: Mendizorrotza (20 mila ikusle).

Epailea: Cuadra Fernandez.

VAR epailea: Sanchez Martinez.

Golak:

0-1, Escudero (50. minutuan)

1-1, Escalante (52. minutuan)

2-1, Manu Vallejo (58. minutuan)

2-2, Antonio Puertas (75. minutuan)

2-3, Luis Suarez (86. minutuan)

Rioja (Alaves)

Rioja (Alaves)

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena