16:29

Alaves

Porrota

Alaves galtzaile atera da mailari eusteko aurkari zuzen baten aurka (3-1)

EITB MEDIA

Joseluk aurretik jarri ditu arabarrak 18. minutuan baina Pere Millak partida irauli du bigarrenean, eta Fidelek, azken minutuetan 3 eta 1ekoa egin du.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alavesek 3-1 galdu egin du Elxen kontra jokatutako Santander Ligako 23. jardunaldiko partida Martinez Valero futbol-zelaian.

Etxeko taldeak egin du aurreneko gola (Tete Morente), baina epaileak baliorik gabe utzi du Pere Millak egindako falta batengatik.

Markagailura igo den aurreneko gola Alavesek egin du. 18. minutuan Juanmi golegileak aurretik jarri du talde gasteiztarra (0-1); etxeko taldeak Pere Millaren eta Lucas Boyeren gol abagunek izan ditu, baina 0-1ekoarekin amaitu da lehen zatia.

Markagailuari buelta, bigarren zatian

Hamabi minutu behar izan ditu Elxek markagailuan aurrea hartzeko bigarren zatian. 46. eta 58. mintuetan Pere Millak bi gol egin ditu (2-1) eta neurketaren azken minutuetan etxeko taldea jaun eta jabe izan da eta Fidelek hirugarrena egin du emaitza borobiltzeko (3-1).

Franciscoren taldearen bosgarren garaipena izan da eta Alavesek hamaika jardunaldi darama irabazi gabe (azaroaren 6an irabazi zuten azken neurketa).

Fitxa teknikoa

3 - Elx: Edgar Badia; Palacios, Gonzalo Verdu (Diego Gonzalez, 84'), Bigas, Mojica; Tete Morente (Guti, 89'), Mascarell, Gumbau, Fidel; Pere Milla (Guido Carrillo, 71') eta  Lucas Boye (Josan, 89').

1 - Deportivo Alaves: Pacheco; Martin (Tenaglia, 53'), Laguardia, Lejeune, Duarte; Jason (Pere Pons, 72'), Pina, Escalante (Guidetti, 88'), Rioja; Miguel (Edgar, 72') eta Joselu (Manu Vallejo, 53').

Golak

0-1, 18': Joselu.

1-1, 46': Pere Milla.

2-1, 58': Pere Milla.

3-1, 85': Fidel.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena