14:20

Alaves

LESIOA

Pachecok bihurritua du eskuineko orkatilan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Aldatu egin behar izan zuten asteartean Elxeren aurka jokatutako lehiako 84. minutuan.

  • Fernando Pacheco

    Fernando Pacheco. Artxiboko argazkia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Fernando Pacheco Alaveseko atezainak eskuin orkatila bihurritu zuen astearte honetan Elxeren aurka jokatutako neurketan (1-0), eta, hala, duda-mudan dago Bartzelonaren kontra aritu ahalko den, larunbatean.

Pachecok zelaia utzi behar izan zuen partidaren 84. minutuan, min hartuta, eta asteazken honetan egin dizkioten azterketek erakutsi dute lehen graduko bihurritua duela aipatu artikulazioan.

Gasteizko taldeak adierazi duenez, atezainak "tratamendu kontserbadorea" jarraituko du, eta eguneroko bilakaerak argituko du noiz itzuli ahalko den taldekideekin lanera.

Ondorioz, Extremadurako jokalaria datorren jardunaldirako garaiz sendatuko ez balitz, Antonio Siverak aukera izango luke babazorroen atea defendatzeko Camp Nou futbol-zelaian.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    22 Zuzenean 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena