Alaves
Chelseak utzita
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Atzelariak 22 aldiz jokatu du AEBetako selekzioarekin eta Gasteizera etorri aurretik Holandan, Frantzian eta Belgikan jokatu du.
Alavesek Matt Miazgaren iritsiera iragartzeko ateratako irudia. Iturria: @alaves.
Matt Miazga atzelariak utzita jokatuko du Alavesen 2021-2022 denboraldian talde gasteiztarrak ingelesekin adostutakoaren arabera.
26 urteko jokalariak fisiko indartsua du eta 193 zentimetroko altuera. Bi hankekin trebea da.
Atzelariak 22 aldiz jokatu du AEBetako selekzioarekin eta Gasteizera etorri aurretik Holandan, Frantzian eta Belgikan jokatu du.
Estatubatuarra Vitesse, FC Nantes eta RSC Anderlecht taldeetan aritu da azken urteetan, eta orain arabarren defentsa indartuko du.
Rodrigo Elyk taldea utzi ostean, Matt Miazga Victor Laguardia, Florian Lejeune, Ximo Navarro, edo Alberto Rodriguezekin batera arituko da atzeko lerroan.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa