18:12

Alaves

Jokalari berria

Oporto taldeko Mamadou Loum jokalariak utzita jokatuko du Alavesen

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Portugalgo Braga eta Moreirense taldeetan hazitakoa da. Azken hiru urteak Oporton eman ditu.

  • Mamadou Loum jokalariaren iritsiera iragartzeko Alavesek ateratako irudia

    Mamadou Loum jokalariaren iritsiera iragartzeko Alavesek ateratako irudia. Jatorria: @Alaves

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Deportivo Alavesek Mamadou Loum 24 urteko erdilari senegaldarrak urtebete utzita jokatzea lortu du, Oportorekin akordioa eginda.

Mamadou Loum euskarri lanak egiten ditu defentsan, metro eta 90 zentimetroko altuera du, eta fisikoki indartsua eta atletikoa da.

Senegalekin nazioarteko partidak jokatu ditu, baina Oporton aukera gutxi izan ditu eta 123 minutu bakarrik jokatu ditu lehiaketa guztiak kontuan izanda.

Jokalaria Portugaleko Braga eta Moreirense taldeetan hazi da, eta azken hiru urteak Oporto taldean eman ditu.

Iazko denboraldian debuta egin zuen Txapeldunen Ligan, eta aurrekoan bere lehen gola egin zuen Oportorekin Paços de Ferreira taldearen aurka, Portugaleko liga txapelketako 15. jardunaldiko partidan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    27 18:00 - 20:00 IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria
    28 22:10 - 00:30 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena