Alaves
Porrota
L.E.A. | EITB MEDIA
Abelardoren taldeak gehiago merezi izan du Wanda Metropolitanon jokatutako partidan. 86. minutuan penaltiz banakoa egiteko aukera paregabea izan dute, baina Oblakek geldiketa bikaina egin du.
Albisteak (3)
Luis Suarezek egindako golak eta Oblakek Joseluri gelditutako penaltiak Alaves Madriletik eskuak hutsik itzultzea eragin dute. Atleticok, berriz, líder jarraitzen du eta sei puntuko aldea du Real Madrilekin.
Partidako gol bakarra Luis Suarezek egin du 54. minutuan, Kieran Trippier ingelesak egindako erdiraketa buruarekin errematatuta. Madrildarrei asko kosta izan zaie aukerak sortzea lehen zatian. Hala ere, bigarrena egiteko aukera izan dute Marcos Llorentek egindako jaurtiketa batean, baina Pachecok baloia ukitu eta erremateak langan jo du.
Partidaren amaieran, 86. minutuan, Stefan Savidek ukondokada eman dio Luis Riojari area barruan eta epaileak penaltia adierazi du. Joseluk zigorra jaurti du eta Oblakek eskuarekin aldentzea lortu du.
Horiek, Luis Suarez, Oblak eta Joselu izan dira partidako jokaldi nagusietako protagonistak. 90 minutuetan, kontrola Simeoneren taldeak izan du, baina aukera gutxi egin dituzte Alavesek defentsan egindako lan txukunaren ondorioz.
Fitxa teknikoa
1 - Atletico Madril: Oblak; Trippier, Savic, Giménez, Hermoso, Carrasco; Llorente, Koke, Lemar (Herrera, 74. min); Correa (Saúl, 74. min) eta Luis Suárez.
0 - Alaves: Pacheco; Ximo Navarro, Lejeune, Laguardia (Tachi, 70. min), Duarte, Edgar (Rioja, 60. min); Pellistri, Battaglia, Pere Pons (Borja Sainz, 80. min), Jota (Abdallahi, 70.min); eta Joselu.
Gola: 1-0, 54. min: Luis Suárez.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa