16:04

Alaves

Mendizorrotzan

Behar-beharrezkoa duen garaipenak ihes egin dio Alavesi, azken minutuetan (1-1)

L.E.A. | EITB MEDIA

Abelardoren taldeak aurrea hartu du markagailuan, Joseluk lehen zatian sartutako penalti baten bidez. Cadizen banakoa 84. minutuan egin du Alex Fernandezek, penaltiz.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bi penaltik erabaki dute Mendizorrotzan Alavesek eta Cadizek LaLigako 27. jardunaldian jokatutako partida.

Arabarrak aurretik jarri dira 35. minutuan. Epaileak penaltia adierazi du, Cadizen area barruan jokalari andaluziar batek baloia eskuarekin ukitu ostean. Joseluk zigorra jaurti eta 1 eta 0ekoa jarri du markagailuan.

Bigarrenean, oso aukera gutxi izan dira, eta Cadizen gola azken minutuetan iritsi da, beste penalti baten ondorioz. Epaileak bi txartel hori jarraian atera dizkio Manu Garcia kapitainari, eta kalera bota du. Penaltia Alex Fernandezek jaurti eta berdinketa jarri du markagailuan.

Emaitza labur geratzen da arabarrentzat, hain beharrezkoak dituzten hiru puntuak oso gertu izan baitituzte. 

Fitxa teknikoa:

1 - Alaves: Pacheco; Martin, Lejeune, Laguardia, Duarte; Pellistri (Pons, 85. min), Manu Garcia, Pina, Rioja (Lucas, 65. min); Edgar Mendez (Cordoba, 79. min) eta Joselu.

1 - Cadiz: Ledesma; Fali, Cala, Marcos Mauro (Salvi, 5. min) , Espino; Jonsson, Jose Mari, Alex Fernandez, Perea; Sobrino (Saponjic, 83. min) eta Negredo (Malbasic, 83. min).

Golak: 1-0, 36. min: Joselu, penaltiz. 1-1, 83. min: Alex, penaltiz.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena