Alaves
Ofiziala
EITB MEDIA
Klubak eskerrak eman dizkie Pablo Machini eta Jordi Balcellsi klubean egindako lanagatik. Abelardo klubera bueltatuko da.
Abelardo, Alaveseko aulkian
Alavesek Pablo Machin entrenatzaile kargutik kendu egin du eta Javier Cabellok zuzenduko du gaurko lan-saioa.
Bere ordezkoa Abelardo Fernandez Antuña 'Pitu' izango da, asturiarrak taldea zuzendu zuen 2017tik 2019ra eta berriro bueltatuko da Gasteizera. Helburua taldearen emaitzak hobetzea eta sailkapenean gora egitea da.
Abuztuan heldu zen talde Alavesera Machin eta azken jardunaldietan lortutako emaitza txarren ondorioz Soriako teknikaria ez jarraitzea erabaki du klubak.
Bide batez, eskerrak eman dizkie Pablo Machini eta Jordi Balcellsi egindako lanagatik azken hilabete hauetan.
Kargutik kendu dituzten entrenatzaileak:
9. jardunaldian: Oscar Garcia (Celta); Eduardo Coudetek ordezkatu zuen
17. jardunaldian: Gaizka Garitano (Athletic); Marcelino García Toralek ordezkatu zuen
18. jardunaldian: Míchel Sanchez Huesca
18. jardunaldian: Pablo Machin (Alaves)
¿¿ 'Pitu' Abelardo, Deportivo Alaves-eko entrenatzaile berria ¿
— Deportivo Alavés (@Alaves_eus) January 12, 2021
Ongi etorri, Pitu¿¿ #GoazenGlorioso ¿ pic.twitter.com/IKBPbM7aT6
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa