19:09

Alaves

17. jardunaldia

Alaves saririk gabe geratu da azken minutuan (1-2)

A. A. | EITB MEDIA

Luis Suarezek 90. minutuan sartu du gasteiztarrak esku hutsik utzi dituen gola, bat gutxiagorekin markagailua orekatzea lortu ostean.

  • Deyverson, Atleticoko defentsekin lehian.

    Deyverson, Atleticoko defentsekin lehian. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alavesek galdu egin du Atletico Madrilen aurka Mendizorrotzan, Luis Suarezek 90. minutuan sartutako golari esker (1-2). Aurretik, gasteiztarrek markagailua orekatzeko gai izan dira hamar jokalarirekin, epaileak Victor Laguardia kanporatu baitu txartel gorri zuzena erakutsi eta gero.

Marcos Llorentek aurretik jarri ditu madrildarrak 41. minutuan, jokaldi isolatu batean. Geroago, gauzak are aldekoago jarri zaizkio Diego Simeoneren taldeari bigarren zatian (63. minutuan), babazorroak jokalari bat gutxiagorekin geratu direnean.

Hala ere, Joselu Mato eta Lucas Perez zelairatu ditu Pablo Machinek, eta euren arteko jokaldi batean Felipe Augustok bere atean sartu du gola, bat eta batekoa jarriz amaierarako oso gutxi falta zenean. Aitzitik, hor agertu da Luis Suarez aurrelari uruguaitarra, eta Atleticori ligari begira urrezko hiru puntu eman dizkion gola erdiesteko.

Horrenbestez, arabarrek ez dute garaipen batekin estreinatu euren mendeurrenaren urtea, eta 18 punturekin geratu dira, jaitsiera postuetatik gertu.

Fitxa teknikoa:

1 - Alaves: Pacheco; Aguirregabiria, Lejeune, Laguardia, Javi López (Adrián Marín, 88. min); Battaglia, Manu García (Tachi, 68. min), Édgar (Lucas Pérez, 75. min), Jota; Deyverson (Joselu, 75. min) eta Borja (Rioja, 68. min).

2 - Atletico Madril: Oblak; Vrsaljko, Giménez, Felipe (Lodi, 87. min), Hermoso; Carrasco (Saúl, 81. min), Llorente, Koke, Lemar; Correa (Joao Félix, 61. min) eta Luis Suárez.

Golak: 0-1, 41. min: Llorente. 1-1, 85. min: Felipe, bere atean. 1-2, min. 90. min: Suárez.

Epailea: Juan Martínez Munuera. txartel gorri zuzena atera dio Laguardiari (63. min). Txartel horiak: Carrasco eta Suárez (Atletico)

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 Zuzenean 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:25 - 18:00 ERREMONTEA | Banakako finalerdia: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena