11:48

Alaves

IRAGARPENA

Burguik utzita jokatuko du Zaragozan, denboraldia amaitu arte

Agentziak | Erredakzioa

Jokalariak 46 partida jokatu ditu Alavesekin, eta bi gol sartu eta lau asistentzia eman ditu.

  • Jorge Franco Álviz, 'Burgui', Alavesekin emandako prentsaurreko batean

    Jorge Franco Álviz, 'Burgui', Alavesekin emandako prentsaurreko batean. Irudia: ETB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Denboraldia amaitu arte Burguik Zaragozan utzita jokatzea adostu du Alavesek Aragoiko taldearekin. Zaragozak, gainera, jokalaria erosteko aukera izango du denboraldia amaitutakoan.

26 urteko jokalaria Real Madril taldearen harrobian aritu zen, eta maila oso ona eman zuen madrildarren hirugarren taldean. Horri esker, Castilla taldera igo zuten.

2015-2016 denboraldian, Lehen Mailan debutatu zuen, Espanyolekin, eta 2017ko uztailean, Alavesek fitxatu zuten.

Guztira, 46 partida jokatu ditu babazorroekin, eta bi gol sartu eta lau asistentzia eman ditu.

Jokalariak Javi Rosen hutsunea beteko du Zaragozan; izan ere, Rosek lesio larria du, eta denbora luzea emango du jokatu gabe.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena