Alaves
LAGATZEA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
23 urteko atezain zuri-urdinak, Javeakoa, Bigarren Mailako klub andaluziarrean jokatuko du denboraldia amaitu arte.
Antonio Sivera. Argazkia: EITB
Albisteak (2)
Antonio Siverak, Deportivo Alaveseko atezainak, UD Almerian lagatuta jokatuko du denboraldia amaitu arte, bi klubek akordioa egin ondoren.
Talde zuri-urdineko atezain titularra Fernando Pacheco denez, Siverak minutu gehiago jokatzeko aukera izango du Bigarren Mailan.
23 urteko atezainak bere udalerriko taldean hasi zuen karrera, CD Javean. Geroago, Herculesek fitxatu zuen.
Ondoren, Valenciak bere harrobian sartu zuen eta 2017ko udan Alavesera iritsi zen. Gloriosoarekin 16 partida jokatu ditu eta horietatik 5etan ez du golik pairatu.
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa