Alaves
Lesioa
eitb.eus
Asteburu honetan Granadaren aurka jokatutako neurketan lesionatu zen, eta lau hilabete inguru emango ditu zelaietatik kanpo, aurreikuspenen arabera.
Tomas Pina. Argazkia: Alaves
Tomas Pina Alaveseko erdilariari ebakuntza egin dio Mikel Sanchez medikuak astearte honetan, Granadaren aurkako partidan (3-0) ezker hankako peronean izandako haustura sendatze aldera.
Arabako taldeak jakitera eman duenez, ebakuntza "ondo" atera da, eta, aurreikuspenen arabera, Ciudad Realeko jokalariak lau hilabete emango ditu zelaietatik aldenduta, sendatze-prozesua betetzeko.
Pinaren taldekideek sare sozialak baliatu dituzte bere animoak bidaltzeko, eta, hala, Wakaso Mubarakek bideo bat argitaratu du Twitterreko bere profil ofizialean, abesti bat plazaratzeko.
Bestalde, Alaves ordezko jokalari bat fitxatzeko aukerak ari da arakatzen neguko merkatuari begira, Pinak utzitako hutsunea betetzeko.
Hurrengo zuzenekoak
29 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Laso-Iztueta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa