Alaves
Gaur, 19:00etan
Erredakzioa
Arabako taldeak Mendizorrotzan jokatuko du Ligako 11. jardunaldiko partida.
Albisteak (2)
Alavesek Atletico Madril izango du aurkari gaur Mendizorrotzan, 19:00etan, Ligako 11. jardunaldiko partidan. Arabako taldeak ezustekoa eman nahi du Liga irabaztea helburu duen talde koltxoneroaren aurka.
Asier Garitanok zuzentzen duen taldeak garaipena behar du sailkapeneko beheko postuetatik aldentzeko. Rodrygo Elyk ezingo du jokatu, baina Tomas Pina jokatzeko prest egongo da, nahiz eta ez den hasierako hamaikakoan sartuko. Pacheco egongo da atepean; Ruben Duarte, Victor Laguardia, Lisandro Magallan eta Martin Aguirregabiria jokalariek osatuko dute defentsako lerroa; Manu Garcia, Wakaso, Luis Rioja eta Aleix Vidal egongo dira zelai erdian; eta, Joseluk eta Lucas Perezek jokatuko dute aurrealdean.
Bestalde, Atletico Madril bolada onean iritsiko da Mendizorrotzara, Txapeldunen Ligan Bayer Leverkusenen aurka garaipena lortuta, eta Ligan Athletici irabazita. Joao Felix, Jose Maria Gimnez eta Stefan Savicek ez dute jokatuko, min hartuta baitaude. Simeone entrenatzaileak erasoko hirukotea osatu dezake Correa, Morata eta Diego Costa jokalariekin.
Ustezko hamaikakoak:
Alaves: Pacheco; Aguirregabiria edo Ximo, Laguardia, Magallan, Duarte; Vidal, Wakaso, Manu Garcia, Rioja; Joselu edo Pere Pons eta Lucas Perez.
Atletico Madril: Oblak; Arias, Felipe, Hermoso, Lodi; Koke, Thomas edo Llorente, Saúl, Lemar edo Correa; Diego Costa eta Morata.
Epailea: Xavier Estrada Fernandez.
Zelaia: Mendizorrotza.
Ordua: 19.00etan.
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:15 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa