23:55

Alaves

Lasesarren

Alavesek, Athleticek eta Barakaldok lagunartekoa jokatuko dute urriaren 10ean

AGENTZIAK | EREDAKZIOA

Lasesarreko futbol-zelaiak hartuko ditu 45 minutuko hiru neurketak.

  • Wakaso eta Unai Lopez, aurten San Mamesen jokatutako derbian

    Wakaso eta Unai Lopez, aurten San Mamesen jokatutako derbian. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Urriaren 10ean, Lasesarre futbol-zelaiak Alaves, Athletic eta Barakaldo taldeen arteko lagunartekoa hartuko du. Hiru partidaz osatutako torneoa jokatuko dute, eta partida bakoitzak 45 minutu iraungo du.

Adiskidantzazko neurketa horiek erritmorik ez galtzeko baliatuko dituzte lehen mailako bi taldeek, selekzioek nazioarteko neurketak jokatzen dituzten bitartean.

Torneo horren aurretik, babazorroek Valentziaren aurka jokatuko dute larunbat honetan, etxetik kanpo. Biharamunean, bilbotarrak Balaidosera joango dira Celtaren kontra aritzeko, Ligako 8. jardunaldiari dagokion neurketan.

Ligako norgehiagoka horien ostean, urriaren 20ra arte ez dute partida ofizialik jokatuko.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    27 18:00 - 20:00 IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria
    28 22:10 - 00:30 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena