19:13

Alaves

Fitxaketa

Asier Garitanok ordezkatuko du Abelardo Alavesen aulkian

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Astearte honetan aurkeztuko dute, 12:00etatik aurrera, Mendizorrotzako prentsa-aretoan.

  • Asier Garitano

    Asier Garitano. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Asier Garitano izango da Alavesen entrenatzaile berria, Abelardo Fernandezen lekua hartuta. Talde arabarrak astearte honetan aurkeztuko du teknikari gipuzkoarra Mendizorrotzako prentsa-aretoan.

Bergarako entrenatzailearen gertuko iturriek Efe agentziari jakinarazi diotenez, Garitanok gutxienez denboraldi batez zuzenduko du talde babazorroa. Hartara, 2016an Lehen Mailara itzuli zenetik, Alavesek izango duen seigarren entrenatzailea izango da bergararra, haren aurretik aritu baitira Mauricio Pellegrino eta Luis Zubeldia argentinarrak, Giani De Biasi italiarra, Javier Cabello valentziarra eta astelehen honetan bertan agur esan duen "Pitu" Abelardok.

Garitano talderik gabe zegoen, aurreko Ligan Reala 17 partidatan zuzendu ostean kargugabetu egin baitzuten. Talde txuri-urdinaren ardura izan zuen norgehiagoka horietan, 6 partida irabazi, 5 berdindu eta 8 galdu zituen, Liga eta Errege Kopa artean.

Haren arrakastarik handiena aurretik heldu zen, Leganesen. 2013/2014 denboraldian hasi zen Madrilgo taldea entrenatzen, Bigarren B mailan zegoela. Hortik Bigarren Mailara igotzea lortu zuen, eta bertan bi denboraldiz egon ostean, Lehen Mailara egin zuen jauzi.

Garitano beste bi denboraldiz egon zen Leganesen, eta bietan erdietsi zuen Lehen Mailari eusteko xedea.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena