16:52

Alaves

Baieztatu egin du

Querejeta: 'Abelardok ez du jarraituko, irabazten duenaren bikoitza eskatu du'

Erredakzioa

Josean Querejeta Alaveseko akziodun nagusiak, baieztatu egin du Abelardo Fernandezek ez duela talde babazorroa entrenatzen jarraituko datorren denboraldian.

  • Josean Querejeta. Argazkia: EiTB

    Josean Querejeta. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Josean Querejeta Alaveseko akziodun nagusiak, baieztatu egin du Abelardo Fernandezek ez duela Arabako taldeko entrenatzailea izaten jarraituko datorren denboraldian. Onda Cero kateari eskainitako elkarrizketa baten egin du baieztapena.

"Harrituta" azaldu da Querejeta, albistea publiko egin delako. "Albiste hau Abelardoren ordezkariak, Abelardok, kirol-zuzendariak eta nik bakarrik genekien". Zentzu horretan, teknikari asturiarraren inguruko jendeari bota dio filtrazioaren errua.

"Abelardok denboraldi honetan irabazten ari denaren bikoitza irabaztea eskatu zuen kontratua berritzeko, eta Sergio Fernandez kirol-zuzendariari esan zion ez zuela jarraitu nahi, Alavesekin ezingo baitu lortu aurten lortutakoa baino gehiago", esan du Baskonia Alaves taldeko presidenteak.

Gainera, Josean Querejetak adierazi du, Alavesek egin duen Ligako bigarren itzulia ez dela ona izan, eta ilusioa zeukatela Europarako postu bat lortzeko.


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    15 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    15 12:00 - 14:00 TXIRRINDULARITZA | Suitzako Tourra: 4. etapa
    15 12:00 - 14:00 PELOTA | Biharko Izarrak Txapelketako finalak
    15 15:45 - 17:20 TXIRRINDULARITZA | Dauphine Kriteriuma: 8. etapa
    15 17:20 - 20:00 PILOTA | Bizkaia Torneoko finalerdia: Anboto vs Oiz

      Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

      Bisitatuena

      1
      kargatzen