Alaves
Kontratu luzatzea
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
El valenciano prolonga su contrato por dos temporadas más con el club babazorro.
Javier Cabello. Argazkia: @Alaves
Alavesek astearte honetan iragarri duenez, bi denboraldiz luzatu du Javier Cabello bigarren entrenatzailearen kontratua, geldikako jokaldiak prestatzen aditua dena.
44 urte dituen valentziarrak 2017ko ekainean iritsi zen Gasteizera, Luis Zubeldia argentinarrak ekarri zuen lantalde teknikoaren barruan.
Joan zen denboraldian bi aldiz hartu behar izan zuen lehen taldearen ardura behin-behineko entrenatzaile gisa, klubak Zubeldia bera eta gerora heldu zen Gianni De Biasi italiarra kaleratu zituenean.
Hiru neurketatan egon zen Alaves zuzentzen: galdu egin zuen Deporren eta Real Madrilen aurka; aldiz, irabazi egin zion Getaferi, Kopan (3-0).
Abelardo Fernandez Alavesera ailegatu zenean, Cabellok bere zereginetara bueltatu zen laguntzaile tekniko gisa eta, besteak beste, taldeari horrenbesteko arrakasta eman dioten geldikako jokaldietan berezitu zen.
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa