Alaves
Mendizorrotza, 16:15
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Babazorroek ez dute partidarik galdu bere zelaian joan zen urteko apiriletik, eta beraiek dira etxean galdu gabe denbora gehien daramatenak.
Joan zen denboraldiko Alavesen eta Valentziaren arteko nrgehiagoka
Alavesek eta Valentziak, denboraldiari ekin aurretik egindako aurreikuspenak aintzat hartuta, rolak aldatuta helduko diote 2019 estreinatu berriari, larunbat honetan Mendizorrotzan, 16:15ean. Izan ere, gasteiztarrak bosgarrenak dira sailkapenean; valentziarrak, aldiz, zortzigarren tokian daude kokatuta.
Babazorroek arnasa hartu zuten Gabonetako geldialdia baino lehen, Realaren aurka Anoetan lortu zuten garaienarekin (0-1). Hiru puntu horiek Europako postuetan jarraitzea ahalbidetu zieten, nahiz eta klubean jakin badakite denboraldiko xederik behinena mailari eustea dela.
Helburu hori lortzeko bidean, babazorroek eginak dituzte lan erdiak baino gehiago, eta, hartara, ez diote uko egin nahi sailkapeneko goialdean jarraitzeari, ia perfektua izan den 2018 urteari segida ona emanez.
Alavesek ez du partidarik galdu bere zelaian joan zen urteko apiriletik, hau da, bera da etxean galdu gabe denbora gehien daraman taldea, Atletico Madrilen aurretik.
Azken norgehiagoketan gol egiteko ahalmena murriztu duten arren, Abelardo Fernandezen mutilek defentsako lanean tinko jarraitzen dute.
Entrenatzaile asturiarrak ezin izango ditu erabili osasun arazoekin dabiltzan Rodrigo Ely atzelaria eta Antonio Sivera atezaina, ezta txartelengatik zigortuta dauden Ruben Duarte eta Wakaso Mubarak ere. Horrez gain, ez dago argi Adrian Marin jokatzeko moduan izango den, giharretako arazoekin baitabil.
Bere aldetik, Valentzia garaipena lortzeko asmoarekin helduko da Gasteizera, sailkapenean gora egiten jarraitzeko. Orain arte ibilbide gorabeheratsua darama Ligan, pilatu dituen berdinketa ugariak direla medio. Alabaina, Huescaren aurka azken jardunaldian eskuratutako garaipenarekin zortzigarren postura arte jauzi egitea lortu zuen, denboraldi honetako posturik onena, alegia
Marcelino Valentziako entrenatzaileak Gabriel Paulista zelairatu ahalko du, behin bere lesiotik osatuta. Ordea, Jose Luis Gaya eta Carlos Soler zigortuta daude, eta min hartuta jarraitzen dute Geoffrey Kondogbia eta Francis Coquelin erdilariak zein Gonçalo Guedes hegalekoak.
Balizko hamaikakoak:
Alaves: Pacheco, Ximo Navarro, Laguardia, Maripan, Martin Aguirregabiria, Ibai Gomez edo Ruben Sobrino, Tomas Pina, Brasanac, Jony, Borja Baston eta Calleri.
Valentzia: Neto, Piccini, Gabriel, Garay, Lato, Wass, Parejo, Ferran, Cheryshev, Santi Mina eta Rodrigo.
Epailea: David Medie Jimenez.
Futbol-zelaia: Mendizorrotza.
Ordua: 16:15.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa