Alaves
Batzorde Orokorra
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Aurreikusitako gidoia bete da talde babazorroaren baitan, kontu guztiek baiezko irmoa jaso baitute. Gainera, Alavesek Laguardia eta Pachecoren kontratuak berritzea ere erabaki du.
Alavesen 2018ko Akziodunen Batzarra. Argazkia: EITBko bideo batetik ateratako irudia
Alaveseko Akziodunen Batzar Orokorrak urteko kontuak onartu ditu Villa Susoren Jauregian, % 99,7ko babesarekin. Taldearen %83aren kapital soziala bildu zen bertan.
Guztira, 59.027 akzio taldearen %83aren kapital soziala biltzen zutenak. Iazko kontuak % 99,7ko babesarekin onartu ziren eta aurtengo denboraldikoak % 99,89agaz.
2017-2018 denboraldian inoizko diru-iturririk handienak lortu zituzten, hain zuzen ere, 60.176.811 euro, iazkoan baino 5.279.575 euro gehiago. % 9,62 egin du gora, beraz, telebistengatik jasotako diruari esker. Gastuak, bestalde, 59.067.886 eurokoak izan dira.
Alavesek azaldu duenez, "egonkortasunari eta taldearen etorkizuneko hazkundeari begira, inbertsio garrantzitsua dela esango genuke. Taldearen nazioarteko proiektuetan ere jardun gara, eta espero dugu denbora epe luze batean etorkizun handiko gazteak geurean izatea; aipagarri dugu ere, azpi kategorietako kirol instalazioetan inbertsio handiago bat egitea".
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa