10:08

Alaves

LAGAPENA

Victor Lopez Alaveseko jokalariak UD Logroñes taldean jokatuko du, utzita

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Jokalariak orain gutxi berritu du talde babazorroarekin zuen kontratua, 2021era arte luzatuta, eta jubenila izan arte egon zen klubera itzuliko da.

  • Víctor Lopez (ezkerrean), Alavesekin denboraldi-aurrean jokatutako partida batean. Argazkia: Alaves

    Víctor Lopez (ezkerrean), Alavesekin denboraldi-aurrean jokatutako partida batean. Argazkia: Alaves

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alavesek astearte honetan jakitera eman duenez, Victor Lopez jokalari errioxarrak (Logroño, 1997) Bigarren B mailako UD Logroñes taldean jokatuko du utzita datorren denboraldian. Horrenbestez, jubenila izan arte egon zen taldera itzuliko da hegalekoa.

Jokalariak orain gutxi berritu du talde babazorroarekin zuen kontratua, 2021era arte luzatuta.

Maiatzaren 6an Lehen Mailan egin zuen debuta Alavesekin, Malagaren aurka Rosaledan jokatutako partidan. Horrez gain, Formenteraren aurkako Errege Kopako kanporaketa osorik jokatu zuen.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:30 - 17:09 ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena