15:15

Alaves

Erabakia

Alavesek milioi erdi euro ordaindu beharko die Pellegrinori eta talde teknikoari

Agentziak | Erredakzioa

Erabakiarekin ados ez dagoela adierazi eta "beharrezkoak diren errekurtsoak" aurkeztuko dituela iragarri du klubak, "erabakia zuzendu eta klubak eta teknikoek adostutakoa errespetatu dezaten".

  • Mauricio Pellegrino. Argazkia: ETB.

    Mauricio Pellegrino. Argazkia: ETB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alavesek milioi erdi euro ordaindu beharko dizkio Mauricio Pellegrino entrenatzaileari eta bere talde teknikoari, Gasteizko epaitegi batek erabakitakoaren arabera. Dirua 2017ko Errege Kopako ordainsaria da.  Klubak erabakia errekurrituko duela iragarri du.

Salaketa Mauricio Pelegrinok eta Xabier Tamarit, Carlos Campagnucci, David Rodriguez eta Javier Lopez Vallejo teknikoek jarri zuten 2017ko urtearen amaieran.

Bakoitzarentzat 100.000 euro erreklamatzen zituzten, 500.000 orotara, Errege Kopako finalera iristeagatik.

Alavesek orduan emandako azalpenen arabera, ordainsaria lehen taldeko jokalariekin bakarrik adostu zuten, eta ez entrenatzaileekin.

Hori dela eta, epaitegiaren erabakiarekin ados ez dagoela eta errekurtsoa aurkeztuko duela esan du Alavesek, "erabakia zuzendu eta klubak eta teknikoek adostutakoa errespetatzeko, haiek ez baitziren inoiz ordainsariaren akordioaren parte izan".

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    27 18:00 - 20:00 IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria
    28 22:10 - 00:30 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena