Alaves
Damututa
eitb.eus
Alaveseko jokalariak epailea aurpegitik heldu zuen bigarren txartel gorria ikusi eta kaleratua izan ostean.
Alexisek epailearekin izandako keinua. Argazkia: EiTB.
Alexis Ruano Alaveseko jokalariak barkamena eskatu du Instagrameko bere kontuaren bidez Athleticen aurka jokatutako Euskal Kopako finalean izandako portaeragatik.
Partida bertan behera utzi zuen epaileak 90. minutuan, markagailua bina zegoenean. Erabakia jokalari batzuek neurketan izandako jarreragatik hartu zuen, eta Euskal Kopa irabazlerik gabe geratu zen.
"Atzo Lasesarren gertatutakoaren ostean, barkamena eskatu nahi diet epaileari, Alaveseko eta Athleticeko jarraitzaileei eta futbolari.
Damu naiz. Ez dut aitzakiarik bilatuko. Ez dut inoiz egin.
Egindakoa gaizki dago eta onartu egin nahi dut.
Denboraldia hasi aurreko festa izan behar zuenak, momentu txarra izaten amaitu zuen kirola maite dugun guztiontzat.
Guk eredu izan behar dugu, eta horretarako konpromisoa hartzen dut etorkizunari begira".
Hurrengo zuzenekoak
29 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Laso-Iztueta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa