20:03

Alaves

Lau denboraldirako

Alavesek Burgui fitxatu du

Erredakzioa

Arabako taldeak Jorge Franco jokalaria fitxatu du datozen lau denboraldietarako. Burgui izenaz ezaguna da, eta iragan denboraldian Sportingen jokatu zuen arren Real Madriletik dator.

  • Burgui. Argazkia: EFE

    Burgui iragan denboraldian Realaren aurka jokatutako partida baten. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alavesek Jorge Franco 'Burgui' jokalaria fitxatu duela iragarri du astearte honetan. 23 urteko jokalaria Real Madriletik dator, eta lau urterako kontratua sinatu du Arabako klubarekin. Ligan esperientzia du azken bi denboraldietan Espanyolen eta Sportingen jokatu baitu.

Burgui, Burgullos del Cerron (Badajoz) jaio zen 1993. urteko urriaren 29an. Hortik datorkio ezizena. Areto futbolean jokatu zuen 17 urte izan zituen arte eta adin horrekin CP Cacereño taldeak fitxatu zuen. Ondoren, CD Diocesano taldera joan zen, eta 30 gol sartuta Real Madrilek fitxatu zuen harrobirako. Real Madril C taldean denboraldi bikaina egin ostean Real Madril Castillara igo zuten. Castillan denboraldi ona eginda Espanyolera joan zen utzita 2015-2016. denboraldian. Kataluniako taldearekin 31 partida jokatu zituen, 2 gol sartuz. 2016-2017. denboraldian Sportingera joan zen utzita eta 34 partida jokatu zituen, bi gol sartuz.

bi gol sartuz.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena