21:06

Alaves

1-1

Alavesek berdinketa batekin esan dio agur Ligari, burua Kopan duela

Agentziak | Erredakzioa

Nenad Krsticicek egin du babazorroen gola, eta Timorrek Leganesen berdinketa. 38 punturekin bukatu du Liga Alavesek.

  • Leganes 1 - Alaves 1 / EFE.

    Leganes 1 - Alaves 1 / EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alavesek berdinketa lordu du Leganesen zelaian (1-1), bi taldeentzat festa bat izan den partida lasaian. Etxekoek Lehen Mailan geratzea lortu duten denboraldi onari bukaera eman diote, eta Alaves Bartzelonaren aurkako Errege Kopako finalaren zain geratu da.

Babazorroek finala izan dute buruan, baina tentsioa mantentzen saiatu dira partida osoan zehar, nagusitasuna eta aukerak izanez.

Bigarren zatian, Krsticicek Feddalen erdiraketa bat aprobetxatu du babazorroen lehen gola sartzeko. 87. minutuan, Asier Garitanoren taldeak berdinketa egin du, Timorren golari esker.

FITXA TENIKOA

Leganes: Champagne; Víctor Diaz, Siovas, Insua (Mantovani, 46. min), Diego Rico; Alberto Martin, Timor; Szymanowski (Luciano, 69. min), El Zhar, Gabriel (Bueno, 73. min) eta Guerrero.

Alaves: Pacheco; Kiko Femenia, Vigaray, Feddal, Raul Garcia; Llorente, Krsticic (Torres, 80. min); Sobrino (Edgar, 60. min), Ibai Gomez (Katai, 78. min); Camarasa eta Santos.

Golak: 0-1, min.64. min: Krsticic. 1-1, min.87. min: Timor.

87. min: Timor.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Futbola

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    21 21:05 - 00:05 PILOTA | San Mateoak: Artola-Salaverri vs Larrazabal-Imaz
    21 23:30 - 01:10 ZESTA-PUNTA | Gizonezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena