Alaves
Errege Kopa
Erredakzioa
Espainiako Futbol Federazioak ezeztatu egin du Kopako finalerdietako itzulerako partida atzeratzearen eskakizuna eta norgehiagoka asteazkenean jokatuko da, 21:00etan.
Finalerdietako itzulerako Celta-Alaves partdako irudia. Argazkia: EFE
Espainiako Futbol Federazioak ezeztatu egin du Errege Kopako finalerdietako itzulerako Alaves-Celta partida atzeratzeko Alavesek egindako eskakizuna eta norgehiagoka asteazken honetan jokatuko da, 21:00etan, Mendizorrotzan.
LaLigako Celta-Real Madril partida atzeratu egin zen datarik gabe Balaidoseko uralitazko teilatuko zati bat altxatu egin zelako denboraleagatik. Hau dela eta, Arabako klubak Errege Kopako finalerdietako itzulerako partida atzeratzea eskatu zuen bi taldeek izango zuten atsedena oso ezberdina izango zelako. Alavesek igandean jokatu zuen Ligan Sportingen aurka eta Celtak aste osoa izan du finalerdietako partida prestatzeko.
Astelehen honetan Espainiako Futbol Federazioak Alavesen eskaera ezeztatzea erabaki eta Errege Kopako finalerdietako itzulerako partidaren data eta ordutegia mantentzea erabaki du.
Hurrengo zuzenekoak
29 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Laso-Iztueta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa