20:56

Alaves

Akziodunen Batzarra

Alavesek 50 milioi euroko aurrekontua onartu du

Erredakzioa

Akziodunen Batzarra egin dute astearte honetan Europa Jauregian. Iragan ekitaldian 500.000 euroko etekina izan zuen klubak eta datorren ekitaldian 8 milioiko superabita izatea espero dute.

  • Akziodunen Batzarra. Argazkia: EiTB

    Akziodunen Batzarra. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alavesek Akziodunen Batzarra egin du astearte honetan, abenduak 27, Gasteizko Europa Jauregian. Kapital sozialaren %82,71 egon da ordezkatuta Akziodunen Batzar honetan.

Iragan ekitaldian klubak 427.922 euroko irabaziak izan zituen, eta ekitaldi honetarako 50 miloi euroko aurrekontua onartu dute. Ekitaldi honen amaieran 8.285.016 euroko superabita izatea espero du klubak. Batzarrean Mendizorrotza berriaren proiektuaz ere hitz egin dute, eta honek Alavesentzat, Gasteizko hiriarentzat eta Arabarentzat izango dituen onurak azaldu dituzte.

"Ohore bat da Akziodunen Batzar hau Alaves LaLiga Santanderren dagoela egitea. Orain, mantentzea da gure erronka", adierazi du Alfonso Fernandez de Troconiz presidenteak.

 

teak.

 

teak.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena