22:36

Alaves

4. jardunaldia

Hutsean geratu dira Alaves eta Deportivo

Agentziak | Erredakzioa

Gaisteizko taldeak eta Coruñakoak ez dute abagune asko egin, eta puntu bat atera dute berdinduta joan den partida batetik.

  • Ibai Gomez, Deportivoren aurkako norgehiagokan / EFE.

    Ibai Gomez, Deportivoren aurkako norgehiagokan / EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alavesek berdinketa lortu du Deportivoren aurka Mendizorrozan (0-0). Ligako laugarren jardunaldian emaitza hori eskuratuta, babazorroek oraindik ez dute porrotik ezagutu.

Arabarrak izan dira aurkariaren atean arriskua sortzen, kanpora joan den Theo Hernandezen erremate batekin. Deportivok Florin Andoneren bi aukerekin erantzun dio, baina bi taldeek ez dute abagune asko sortu lehen zatian.

Atezainak agertu dira lehen zatiaren bukaeran: Deportivokoa, Edgar Mendezek Deyversoni egin nahi izan dion pase bat harrapatuz, eta Alavesekoa, Marlosen jaurtiketa bat urrunduz. Intentsitatea zelaierdian eta joko gutxi areetan.

Bigarren zatian, Ibai Gomezek zutoinetik gertu bidali du. Hala ere, Gaizka Garitanoren Deportivo animatu da gero. 80. minutura arte ez da abagunerik argiena heldu. Laguardiak bere ateera urrundu du baloi bat, lehenengo zutoinera joz eta gero, Pachecoren eskuetara iritsiz.

Alavesek garaipen bat eta hiru berdinketa eskuratu ditu, eta sei puntu dauzka.

FITXA TEKNIKOA

Alaves: Pacheco; Kiko Femenía, Alexis, Laguardia, Raul Garcia, Theo; M. Garcia, Marcos Llorente, Ibai (Toquero, 70. min), Edgar (Katai, 62. min); eta Deyverson (Santos, 87. min).

Deportivo: Lux; Juanfran, Albentosa, Arribas, Luisinho; Bruno Gama (Guilherme, 78. min), P. Mosquera, Borges, Marlos (Borja Valle, 70. min); Fayçal Fajr eta Andone.

ajr eta Andone.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:30 - 17:09 ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena