21:04

Alaves

0-0

Alavesek berdindu egin du AFEko taldearen aurka

Erredakzioa

Arabako taldeak 0-0 berdindu du Espainiako Futbolarien Elkarteko selekzioaren aurka Agurainen jokatu duen denboraldiaurreko partida.

  • Alaves-AFE. Argazkia: Deportivo Alaves

    Alaves-AFE. Argazkia: Deportivo Alaves

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alavesek golik gabe (0-0) berdindu du AFEko taldearen aurka. Arabako taldeak eta Espainiako Futbolarien Elkarteko taldeak Agurainen jokatu dute denboraldiaurreko partida asteazken honetan.

Maurcio Pellegrinok honako hamaikakoa atera du: Ortola; Martin, Laguardia, Einar, Altair; Erik, Llamas, Edgar, Dani Iglesias; Sobrino eta Barreiro. Hasierako minutuak oso parekatuak izan dira, eta abagune gutxi izan dira lehen 45 minutuetan. Lehen zatiko abagune onena Edgarrek izan du ezkerkada on baten bitartez.

Bigarren zatiaren hasieran Pellegrinok ez du aldaketarik egin. Lehena 56. minutuan etorri da; Victor Lopezek Dani Iglesias ordezkatu du. 62. minutuan Alavesek abagune bikoitza izan du, baina ez Sobrinok ezta Barreirok ez dute ate aurrean asmatu. Ondorengo minutuetan Pellegrinok aldaketak egin ditu; Lucas Silva, Deyverson eta Julen Castillo zelairatu ditu Sergio Llamasen, Edgarren eta Eriken ordez. Partidako 80. minutuan Sobrinok gola sartzeko abagunea izan du, baina ez da baloia ate barruan sartzeko gai izan. Azken minutuetan ez da golik egon eta partida berdinduta bukatu da (0-0).

 

rong>.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Alaves bideoak

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena