Alaves
Levantetik heldu da
Agentziak | Erredakzioa
Aurreko denboraldian 9 gol egin zituen 33 partidetan, utzita jokatuko du urte bete.
Deyverson, Levante taldearekin. EFE
Deyverson Brum Silva Acosta aurrelari brasildarra da Alaveseko jokalari berria da. Levantek utzita helduko da Gasteizera, eta bere lehengo taldeak jokalaria berreskuratzeko aukera izango du, talde gasteiztarrak baieztatu duenez.
Alavesek denboraldi berrirako egin duen zazpigarren fitxaketa da 25 urteko aurrelari brasildarra. Iaz, eta Levante Bigarren Mailara jaitsi zen arren, jokalari oso garrantzitsua eta goleatzaile nagusia izan zen talde valentziarrean, 33 partidetan 9 gol sartuta.
Brasilgo Gremioko harrobian hezitako jokalaria da. 21 urterekin Europara heldu zen, Benficarekin Portugaleko Ligan debutatuz. 2015ean Kolonia talde alemanean utzita jokatu zuen, eta iaz
Levantera heldu zen. "Jokalari brasildarra goleatzaile sena erakustera eta taldeko erasoko jokoari esperientzia ematera datir. Ongi etorri Deyverson!", adierazi du Alavesek fitxaketaren ohar ofizialean.
t="utf-8">Deyverson, la guinda para el ataque del Deportivo Alavés https://t.co/iCkl6i2vGn pic.twitter.com/2jhTv0QAb0
— Deportivo Alavés (@Alaves) 21 de julio de 2016
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa