20:24

Alaves

Mendizorrotzan

Puntu banaketa Alavesen eta Lugoren artean (0-0)

Agentziak | Erredakzioa

Bordalasen taldea ez da gai izan sortutako aukera apurrak aprobetxatzeko.

  • Arabarrak ez dira gola egiteko gai izan. Argazkia: EiTB.

    Arabarrak ez dira gola egiteko gai izan. Argazkia: EiTB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alavesek laugarren partida berdindu du jarraian eta sei jardunaldi daramatza jada garaipenik lortu gabe. Hala ere, arabarrek 50 puntu dituzte eta bigarren jarraitzen dute sailkapenean, atzetik dauden taldeek aldea murrizten duten ala ez ikusteko zain.

Lugo ondo aritu da lehen minutuetan eta zortzigarren minutuan lehen aukera argia izan dute.

Arabarrek ere arriskua sortu du Manu Barreirok egindako jaurtiketa baten bidez.

Ordu erdia bete ostean, neurketak behera egin du, eta bi taldeak ezinean aritu dira, fundamentu handirik gabe.

Pelegrinen aukera

Bigarren zatian izan dute gasteiztarrek partidako aukerarik onena, baina Pelegrinek buruz egindako erremateak langan jo du.

Dani Pachecok ere aukera izan du, baina bere errematea kanpora atera da.

Fitxa teknikoa:

0 - Alaves: Pau Torres, Femenía, Laguardia, Pelegrín, Raúl García, Mora, Manu García (Sergio Llamas, 86. min), Juli (Dani Abalo, 82.min), Pacheco, Toquero (Asier Benito, 69. min), Manu Barreiro.

0 - Lugo: José Juan, Lemos, Hernández, Dealbert, Manu, Iriome, Pita, David López (Igor Martínez, 64.min), Campillo (Cendrós, 92.min), Pereira (De Coz, 84.min), Caballero.

in), Caballero.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:30 - 17:09 ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena