19:24

Alaves

Porrota

Agur bolada onari (1-3)

Agentziak | Erredakzioa

Nastic 1-3 gailendu da Mendizorrotzan. Carpiok, bere atean, eta Emanak (2) egin dituzte kataluniarren golak, eta Barreirok gasteiztarrena.

  • Alaves-Nastic. EiTB.

    Alaves-Nastic. EiTB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Tarragonako Nasticek Alavesen bolada onarekin amaitu du: zortzi jardunaldi zeramatzaten gasteiztarrek partidarik galdu gabe. Baina kataluniarrak nagusi izan dira Mendizorrotzan, eta 1-3 gailendu dira.

Gauzak horrela, Bordalasen gizonek ezin izan diote nahi bezalako amaiera eman Ligako lehen itzuliari. Hala ere, sailkapeneko lehen tokian dira, 39 punturekin.

Gasteizen lortutako garaipenari esker, Nasticek goian egoteko asmoa sendotu du. Achille Emana erabakigarria izan da hiru puntuak eskuratzeko, arazo asko sortu baitizkio arabarren defentsari. Lehen golaren pasea eman du, bigarrena berak egin du eta Stephane anaiari hirugarrena oparitu dio.

Alavesek, berriz, ez du beste partidetan erakutsitako punteria izan. Hala ere, berdinketa gertu ikusi dute Barreirok 86. minutuan 1-2koa egin duenean.  Tamalez, kataluniarrek hirugarrena egin dute eta ez diote Alavesi aukerarik eman.

 

Fitxa teknikoa:

1 - Alaves: F. Pacheco, Carpio, Laguardia, Pelegrín, Raúl García, Femenía (Guichón, m. 14), Mora, Manu García, D. Pacheco (Manu Barreiro, m. 64), Juli, Toquero.

3 - Gimnastic Tarragona: Reina, Xisco Campos, Molina, Pablo Marí, Mossa, Rocha, Tejera, Lobato (Gerard, m. 61)(Juan Muñiz, m. 79), Assoubre (S. Emana, m. 84), Naranjo, A. Emana.

Golak: 0-1, m. 38: Carpio, bere atean. 0-2, m. 81: Achille Emana. 1-2, m. 86: Manu Barreiro. 1-3, m. 92: Stephane Emana

Stephane Emana

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:30 - 17:09 ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena