17:26

Alaves

Adelante Liga

Alavesek lehen postua defendatuko du; Osasuna gora begira dago

Agentziak | Erredakzioa

Bilbao Athleticek Mendizorrotza bisitatuko du Adelante Ligako 19. jardunaldiko euskal derbian, larunbatean 18:00etan. Ordu berean, Osasunak Nastici egingo dio bisita.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alavesek Bilbao Athletic hartuko du, larunbatean 18:00etan, Mendizorrotzan. Babazorroek Adelante Ligako lehen postua defendatzeko helburua du.

Athleticeko bigarren taldearen futbola lortutako emaitzak baino asko gehiago da. Lehoikumeak jaitsiera postuetatik ezin irten dabiltza.

Gasteizko taldeak Pelegrin eta Kiko Femeniaren bajak ditu, zigortuta daudelako. Aldiz, azken partidan zigorra bete zuen Raul Garcia berreskuratuko du.

Kordobak baino aldeko gol gehiago izateagatik dago lehen postuan. Andaluziako taldea Mirandesen kontra arituko da.

Osasuna, bestalde, sailkapeneko laugarren postuan dago. Hiru puntura du liderra. Nastic izango du aurkari. Bosgarren postuan daude, puntu bakarrera. Jardunaldiko partidarik interesgarrienetariko bat izango da.

El Sadarreko neurketa ere larunbatean izango da, 18:00etan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:30 - 17:09 ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena