Alaves
Galizian
Agentziak | Erredakzioa
Bordalasen taldea promozio postuetatik atera da. Caballerok egin du neurketako gol bakarra, 9. minutuan.
Arabarrek gola egiteko aukerak izan dituzte. EiTB.
Alavesek ezin izan du punturik lortu Lugori egindako bisitan. Bordalasen taldeak goiz hartu du partidako gol bakarra, 9. minutuan, eta, saiatu arren, babazorroek ezin izan dute berdinketa lortu.
Galiziarrek lau jardunaldi zeramatzaten garaipenik lortu gabe.
Sufritutako garaipen horri esker, Lugok Alaves harrapatu du sailkapenean. Arabarrak promozio postuetatik kanpo daude orain, aurreko astean bertan sartu ondoren, Osasuna liderrari 3-0 irabazita.
Fitxa teknikoa:
1 - Lugo: José Juan; Cendrós (De Coz, 57. min), Carlos Hernández, Dealbert, Manu; Sergio Marcos, Seoane, David López (Pita, 53. min), Campillo; Jonathan Pereira (David Ferreiro, 71. min) eta Caballero.
0 - Alavés: Pacheco; Carpio (Dani Estrada, 87. min), Laguardia, Pelegrín, Raúl García; Kiko Femenía (Guichón, 81. min), Sergio Mora, Manu, Daniel Pacheco (Manu Barreiro, 68. min); Juli eta Toquero.
Gola: 1-0, 9. min: Caballero.
min: Caballero.Hurrengo zuzenekoak
29 |
![]() |
TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: 18. etapa |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar