18:38

Alaves

Gironan

Alavesek puntu garrantzitsua lortu du, luzapenean (2-2)

Erredakzioa

Julik 91. minutuan egindako golari esker urrezko puntua eskuratu du Gasteizko taldeak Gironan.

  • Girona-Alaves. Argazkia: EITB

    Girona-Alaves. Argazkia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alavesek urrezko puntua eskuratu du Gironaren etxean (2-2) Julik, 91. minutuan, egindako golari esker. Neurketa parekatua izan da, eta garaipena eskura izan du Gironak, 89.ean Sandazak 2-1ekoa egin eta gero.

Girona garaipenaren bila zelairatu da, baina Alavesek aurre egin dio. Gol-aukera gutxiko norgehiagoka izan da, eta lehen zatiko bi golak geldikako jokaldietan heldu dira.

Partidako azken minutuan, 2-1koa egin du Sandazak. Jandrok langara bidali du baloia, eta aldaratzea Sandazari heldu zaio. Hiru puntuak Gironan geratuko zirela ematen zuen, baina Julik neurketa berdindu du luzapenean, 91.ean hain zuzen ere. Alaveseko jokalariak atzelarien akatsa baliatu du sarea zulatzeko.

Fitxa teknikoa:

2 - Girona: Becerra; Cifuentes (Jando, 82'), Lejeune, Richy, Mas, Coris (Aday, 63'); Pere Pons, Granell, Felipe Sanchon, Mata (Cristian Alfonso, 74') eta Sandaza.

2 - Alaves: Manu Fernandez; Galan, Einar, Laguardia, Xabi Castillo, Toribio, Beobide, Toti (Raul Garcia, 72') Juanma (Sangalli, 46'), Juli eta Despotovic (Manu Garcia, 84').

Golak:

1-0, 26': Richy.

1-1, 38': Galán.

2-1, 89': Sandaza.

2-2, 90+1': Juli.

 

Juli.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:30 - 17:09 ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena