20:22

Alaves

Racingen aurka

Barreiroren golak puntu bat eman dio Alavesi (1-1)

Erredakzioa

Amaierarako hiru minuturen faltan hamarrekin geratu du Racing, Oriolen kaleratzearen ondorioz. Jokaldi berean, Raul Fernandez atezaina gainditu du Manu Barreirok.

0:58
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alavesek puntu bat erdietsi du Racingen aurka (1-1), Sardineron jokatutako 10. jardunaldiko partidan. Manu Barreirok sartu du berdinketaren gola, 88. minutuan.

Talde gasteiztarra estutu du Racingek lehen zatiko azken minutuetan, eta Javi Soriak aurretik jarri du etxeko taldea. Korner batean, zutoinean jo du Samuelek buruz egindako errematea, aldaratzea Soriari heldu zaio, eta ez du huts egin.

Amaierarako hiru minuturen faltan hamarrekin geratu du Racing, Oriolen kaleratzearen ondorioz. Jokaldi berean, Raul Fernandez atezaina gainditu du Manu Barreirok, eta garrantzi handiko puntu bat eskuratu dute gasteiztarrek.

Fitxa teknikoa:

1 - Racing: Mario Fernandez; Francis (Oriol, 66'), Samuel, Orfila, Saul; David Concha, Javi Soria, Fede San Emeterio (Granero, 83'), Iñaki; Miguelez (Mariano, 77') eta Kone.

1 - Alaves: Manu Fernandez; Medina, Laguardia, Migue, Raul; Toribio, Manu (Juanma, 75'); Sangalli (Juli, 59'), Toti, Ion (Despotovic, 82'); eta Barreiro.

Golak:

1-0, 38'. Javi Soria.

1-1, 88'. Barreiro.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    21 21:05 - 00:05 PILOTA | San Mateoak: Artola-Salaverri vs Larrazabal-Imaz
    21 23:30 - 01:10 ZESTA-PUNTA | Gizonezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena