19:06

Beste kirolak

MENDIKO LASTERKETAK

Sara Alonsok irabazi du Golden Trail World Series zirkuituko lehen proba Koben

EITB MEDIA

Gainera, Malen Osa oñatiarrak hirugarren postuan amaitu du Kobe Trail lasterketa. Gizonezkoetan, berriz, Patrick Kipngeno kenyarra gailendu da.

  • Sara Alonso, lasterketa batean. Artxiboko argazkia

    Sara Alonso, lasterketa batean. Artxiboko argazkia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Sara Alonso atleta donostiarrak irabazi du Golden Trail World Series 2025 zirkuituko lehen proba, Koben (Japonia), eta Malen Osa hirugarren izan da.

Korrikalariek 21,3 kilometroko eta 2.100 metroko desnibel positiboko ibilbidea egin behar izan dute. Alonso nagusitu da, 2 ordu, 53 minutu eta 57 segundoko marka eginda. Madalina Florea (2:59:46) errumaniarra eta eta Malen Osa oñatiarra (3:02:10) sartu dira haren atzetik, hurrenez hurren.

Gizonezkoetan, berriz, Patrick Kipngeno (2:29:46) kenyarra gailendu da, bigarren urtez jarraian. Philemon Kiriago (2:31:53) kenyarrak eta Bogdan Damian (2:31:56) errumaniarrak osatu dute podiuma.

 

 

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    23 12:45 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: 13. etapa
    23 20:50 - 21:25 FUTBOLA | Mendilibar, Olinpoko jainko berria
    24 21:30 - 00:30 ZESTA-PUNTA | Iron Cup

      Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen